Zer da M8 proiektua?
M8 proiektua bigarren hezkuntzako gure pasabideetan berdintasuna, aniztasuna, elkartasuna eta errespetua sustatzeko helburuarekin sortutako ekimen kolektiboa da, zentruko eragile guztiek eraikiko dutena. Horretarako, aste oso batean zehar aurkeztuko eta gauzatuko diren ekintzetan lanean hasi gara: hitzaldiak, tailerrak, elkarrizketak, muralak, iragarki lehiaketa, bideoforum, hausnarketak… Honakoak gara momentuz, ekimena antolatzen ari garen irakasleak: Bea J., Eider B., Izaskun P., Nerea D., Nerea Z. eta Yaiza P. Baina esan bezala, proiektua guztiona da, guztiona baita gizartea sakonki eraldatzearen ardura, beraz, proposamenik badaukazue eta parte hartu nahi baduzue hurbildu lotsa barik! (edota korreo bat idatzi: m8taldea@gmail.com).
Era berean, ahal den neurrian parte hartzea gizarte osoari zabaldu egiten diogu, gizarte osoarena baita proiektu honen bitartez landuko diren baloreen hedapenaren ardura.
Beraz, edonor izango da ongi etorria!
